2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala
Lydia Cacho idazlea Unamunon
Lydia Cacho idazlea, kazetaria eta giza eskubiden aldeko aktibista da. Mexikon jaio zen eta han bizi zen 2012 urtean, jaso zituen heriotz mehatxuak zirela eta, ihes egin behar izan zuen arte. Idatzi dituen liburuetan, feminizidioetan eta pederastia sareetan nahasita dauden politiko eta enpresarien ustelkeria salatu du.
Datorren astelehenean, martxoak 31, Lydia Cacho Bilboko Unamuno institutuan egongo da 17:30-tik aurrera. Sarrera doan.
Lydia Cacho Wikipedian
"En Mexico hay una violencia como nunca" artikulua
BILBOKO KIPULAK-CEBOLLAS TALDEA -INONDIK INORA lanarekin Beldur Barik lehiaketan irabazle
Kipulak Bilboko antzerki taldeak 2011ko bigarren kategoriako Beldur Barik Lehiaketa irabazi zuen ‘Inondik Inora’ laburmetraiarekin. Korto horretan alderantzizko mundu bat irudikatzen zuten, errealitatea ere zentzugabea dela adierazteko. (INONDIK INORA bideoa post honen bukaeran ikus dezakezu)
Cebollas nos mostraron en su corto un mundo en el que lo normal es ser homosexual, no depilarse, tener sobrepeso, donde no existe el miedo a las agresiones sexistas, las chicas no saben expresar sentimientos y sólo se preocupan de su propio placer. Con ese mundo al revés demostraban lo absurdo y arbitrario de los mandatos sexistas. En esta entrevista hablan de todos esos temas: la belleza, el amor, la sexualidad, los chicos, el feminismo...
- Algunas nos hemos dejado de depilarnos, porque creemos que si hemos hecho
una reivindicación nosotras también tenemos que vivir un cambio personal”
“La mayoría de nuestras amigas ven como una posibilidad más estar con una chica .
- “Que las chicas nos juntemos para debatir sobre estos temas supone ya crear grupos feministas, y
eso tiene una fuerza de la leche”
2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea
Ellen Pagek gay dela aitortu du
Pasa den otsailean Ellen Page, aktore gazte bat, "armairutik" atera zen publikoaren aurrean. Egin duena notizia bihurtu da bi arrazoirengatik: lehenengoa, oso famatua delako,Oscar bat jaso zuen Juno palikulan egin zuen paperarengatik eta, bigarrengoa, emakumea delako eta, Jodie Foster salbu,orain arte gutxi izan dira famatuak bide beretik joan direnak.
Batzuek uste dute Ellenen jokaera oso ausarta izan dela bere homosexualtasuna publikoki adierazi duenean, beste batzuek ordea uste dute hau ez dela horrenbesterako izan, hau da, Estatu Batuetako gizarteak nahiko aurreratua dela sexualitate guztiak onartzeko.
Hona hemen blog batean ikusitako iritzi interesgarri bat
Eta Ellen Page-n hitzaldia
2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea
Zer da androzentrismoa? Definimos "androcentrismo"
ANDROZENTRISMOA: Hipotesi honek gizonezkoei dagozkien berezkotasunak eta ezaugarriak unibertsoaren ardatz, errealitatea aztertzeko parametro eta giza espeziearen esperientzia unibertsal gisa hartzen ditu. Gizateria gizonekin nahasten du. Sexismo mota jakin bat da, eta agerian jartzen da batez ere emakumeak ezkutatzen dituelako eta definitzen ez dituelako. (Aurrekontu Publikoak Genero Klabean, Emakunde).
ITURRIA: FAKTORIA LILA
ITURRIA: PIKARA MAGAZINE-GLOSARIO FEMINISTA ZEINU HIZKUNTZA
2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea
Unamunoko ikasleen twitterra
Institutuko ikasleek twitter hau prestatu dute informazioa zabaltzeko eta iradokizunak jasotzeko. Haien jarraitzaile izan nahi duenarentzat hemen doa haien helbidea https://twitter.com/UnamunoFem