Azken bolada honetan eta, berdintasun proiektuaren arduradun nagoenetik, lagun batzuek material feminista uzten didate ni ilustratu nahian. Azkenengoetako bat Sexual Herria liburua
izan da, Itziar Ziga gipuzkoar idazleak idatzitakoa. Atzo hasi nintzen irakurtzen eta uste baino interesgarriagoa eta entretenigarriagoa iruditu zitzaidan. Hona hemen liburutik hartutako paragrafo bat, puta eta marikoia irainen gehienezko erabilpenari buruzkoa.
"Puta y maricón son los fantasmas más recurrentes, estigmatizadores
y eficaces que corresponden respectivamente a
la condición femenina y masculina (...). Se domestica a los
hombres para que teman ser identificados como maricas. Así
se comportarán como machos obedientes. Y para que resulten
creíbles como tales, deberán reproducir esa quintaesencia
de la virilidad llamada homofobia. Y ejercer violencia contra
las mujeres, los gays valientes y los hombres amanerados. Se
adoctrina a las mujeres a negar que son putas. Para ello, tendrán
que exteriorizar una sexualidad pasiva y subalterna al
macho. Y la vía infalible para que no le marquen a una con la
letra escarlata, es incrustársela a otra. La puta es esa, no yo. La
putafobia es fundacional en la feminidad legitimada. Así se
asegura el orden patriarcal de que las mujeres internalicen la
misoginia imprescindible para que no se alíen entre ellas ni
se rebelen contra el amo".
Itziar Zigaren Sexual Herria liburutik.
Txalaparta 2011
Honek pentsarazi dit: askotan entzun ditut irain horiek ikasleen ahotan, elkarri oparitutakoak, eta beti iruditu zaizkit eskasak bezain etsigarriak...Puta, putasemea, marikoia, gay (hau modernoagoa) eta abarrekoak tipikoak dira gaztetxo askoren artean. Askotan neure buruari galdetu diot zergatik denak egon behar diren sexualitatearekin lotuta. Zigak erantzun dit.
2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena
2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena
Smart as daddy, pretty as mummy
El Corte Inglés Hipercor supermerkatuak irailean erretiratu zituen saltzen zituen umeentzako body batzuk, irudian ikus daitezkeenak, mezu sexistak zabaltzeagatik jasotako akusazioak isiltzeko. Neskentzako bodyetan "Pretty as mummy" (Polita, ama bezala) leloa irakur zitekeen eta mutilentzakoetan "Smart as daddy" (Azkarra, aita bezala).
Esperimentu gisa adjektiboaren lekua libre utziko bagenu bi leloetan "...................as daddy" eta "...................as mummy" zerekin beteko genituzke? Zeintzuk izango lirateke zuek aukeratutako adjektiboak? Lehenengo bururatzen zaizunarekin bete. Horiek bai estereotipoak!
Esperimentu gisa adjektiboaren lekua libre utziko bagenu bi leloetan "...................as daddy" eta "...................as mummy" zerekin beteko genituzke? Zeintzuk izango lirateke zuek aukeratutako adjektiboak? Lehenengo bururatzen zaizunarekin bete. Horiek bai estereotipoak!