2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
2. Batxikoek pelikula hau ikusi dute eta hemen irakaslearen erreseina irakur dezakezue!!
Ikusi dugu batxilergoko 2. mailan zenbait taldetan THE HOURS filma.
Uste dut lotura estua daukala argumentuak HEZKIDETZA PROIEKTUko hausnarketarekin.
Filma dugu hiru emakumen istorioa, hiru aro ezberdinetan. Hiru Istorioak lotzen dituen haria izan liteke emakume baten zailtasun zein oztopo gizarte batean ahokatzeko horren espektatibei moldatzeko azken finean.
Zentratzen bagara erdiko istorioan ikus dezakegu JULIANNE MOORE - aktore-lan ederra, bestalde- Estatu Batuetako 50. hamarkadan.
Hamarkada honetan dugu glamourra eta ongizatea gizarte horren balio nagusiak, konpentsazioa baita aurreko hamarkadan bizi izandako gerra, txikizioa, heriotza eta sakrifizioari, hau da , guzti hori ahazteko saihestezinezko nahia balitz bezala.
Protagonistaren ezaugarri nabarienak ditugu onberatasuna, inozentzia eta gizarte horietako emakume batentzako espektatibak betetzeko prestutasuna. Zalantzati, lotsati... esanekoa.
Bisitatzen du neskalagun batek. "Zein jatorrak gure mutilak" hasten du elkarrizketa neskalagunak.
"Ondo merezita zeukaten, gixajoak" protagonistak.
"Zer zuten merezi?" neskalagunak, komentarioa ondo ulertu gabe.
"Ba gu, emazteak!... gerran sufritutakoarekin!"
Hitz hauetan geratzen da argi ondo barneratuta daukala protagonistak gizarteak emakume batentzat gordetako papera: BESTEAK zoriontsu egitea, senarra, familia... ondo barneratuta ere HAU dela benetako zoriontasuna emakume batentzat.
Prestatzen du tarta bat senarraren urtebetetzerako. Ez da gai ondo egiten. Ez omen du lortzen emazte eredugarri izatea.
Baina jakinda neskalagunak ebakuntza larri batetik pasatu behar duela, konturatzen da enamoratuta dagoela neskalagunarekin. Izugarri beldurtzen du ebakuntaren emaitzak. Ezin du eguneroko bizitza senarrarekin jasan...
Saiatzen da, desesperatuta, bere buruaz beste egiten. Ez du lortzen eta erabakitzen du familia abandonatzea.
Prezio altua ordaintzen du. Urte asko geroago honela adiertazten du: "Egin nuen ama batek ezin duena egin; abandonatu nituen seme-alabak. Baina hura heriotza zen. Eta nik bizitza aukeratu nuen"
Galdera da, nola daitekeen gizarte batek norbanakoa "lurperatu" eta papera sozial bat betiko esleitzea. Norbanakoa ez dugu besteen zoriontasunerako tresna, ez baita tresna baizik eta pertsona. Soilik. Nola daiteke protagonistak (emakume batek) funtsezko galderak inoiz egin ez izana: Nor naiz ni? Zer behar dut zoriontsu izateko? Nola lortuko dut desiatutako biozimodua?
Zera esan zuen XIX. mendeko emakume espainiar "ilustratu" batek: "La primera obligaciรณn de una mujer es ser ella misma"
Begiratu Leioako gazte batzuek egindako bideoa!!๐๐๐
https://www.beldurbarik.eus/matxismoa-denboran-zehar/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)