ASTE MOREA
Joan den astearteko atsedenaldian berdintasunaren ikurra egin genuen, baina guztion zoritxarrerako ez genuen jende asko biltzea lortu. Dena den, egin nahi genuen argazkia ondo atera zen. Beraz, datorren urterako badaukagu erronka berria, jende gehiago erakartzea! Unamunoko Talde Feministaren helburua berdintasuna bultzatzea izan da, eta azaroaren 25ean, sexu indarkeria salatzea eta desadostasuna erakustea. Horretarako, hainbat ekintza antolatu ditugu: ikasturte osoan zehar egin ditugun zinemaldi feministak, prestatutako kartelak… Gure nahia horri buruz hitz egitea da eta jendea pentsatzera animatzea, Unamuno more bat egitea. Horretan lan egiten jarraituko dugu, baina ikasle eta irakasleen lana beharrezkoa da. Gainera oso talde polita sortzea lortu dugu!
Amaitzeko, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, lagundu diguzuen guztioi eta Unamunon berdintasuna zabaltzen parte hartu duzuenoi..
Amaitzeko, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, lagundu diguzuen guztioi eta Unamunon berdintasuna zabaltzen parte hartu duzuenoi..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina